lunes, 19 de mayo de 2014

Amaiera

Bueno, azkenean iritsi da eguna. Gaur proiektoseko azterketa daukagu, egun guztirako entretenimendua, eta horretaz gain pasadan astean erakutsitako proiektuaren entrega. Pasadan asteko klasean irakasleak azken zuzenketak egiten aritu ziren eta aste bete ondoren proiektu definitiboak entregatzeko ordua iritsi da. Nireari dagokionez aldaketak ez dira oso handiak izan, proiektuaren mamia mantenduz etxebizitzaren azaleko hainbat atal landu ditut. Horretaz gain lehengo planoak hobetzen saihatu naiz ulergarriagoak izateko. Hona hemen planoak:






Espero proiektua gustatu izana. Honekin kurtsoa bukatzen dugu. Niri oso azkar pasatu zait 1.kurtso eta asko disfrutatu dut bai irakasgai honetan bai besteetan. Udan indarrak hartu eta datorren urtean gehiago. Laster arte.

martes, 13 de mayo de 2014

Etxebizitza-estudioa

Blogeko azken sarretik denbora asko pasa da, nahi nuena baino gehiago. Intentsioa astero proiektu berri honen aurrerapenak argitaratzea zen baina lanez gainezko gabiltza denbora justuarekin. Oraingo astearekin arkitekturako 1.kurtsoaren amaiera dator eta ondorioz lan entregak, proiektuak, azterketak... Azken proiektuetako klasea beraz biharkoa da eta ondorioz bihar proiektua aurkeztu beharra daukagu. Proiektu hau azkena da eta kurtsoan ikasitakoa praktikan jarri beharra izan behar dugu. Gauza guztiak kontuan harturik etxebizitza bat egin beharra geneukan ondarreta hondartzako etxeen 1.lerroan. Proiektuaren gutxienezko edukiak honako hauek ziren: 150m2 inguruko etxebizitza (egongela, sukaldea, jangela, komunak eta 3 logela gutxienez), 2 kotxerentzako aparkalekua, 50m2 inguruko arkitekturako estudio-tailerra eta lorategiarekiko harremak lantzea (espazio itxiak, irekiak...sortuz). Extebizitza 1.lerroan dago eta aurrealdean parke bat dauka. Albo batean (eskuinaldean itsasora begiratu eskero)etxebizitza dauka eta beste aldean kalea. Aztzealdean hotel bat dago. Oso pribatutasun gutxiko zonaldea denez hori lortzen sahiatu naiz eta lehenengo ideia etxebizitza kalearen altueratik pisu bat (3m) igotzea izan zen. Estudioa kaleren alturan jarri dut, uste baitut hori dela gende gehienak ikusiko duen lekua eta publikoa erakartzeko lekurik aproposena dela uste dut. Exebizitzarako sarrera ekerreko aldetik egiten da, mendebaldeko fatxadatik. Alde horretan kalearen alturan dagoen lorategia dago eta bertatik etxeko sarrerara eta garagerako bideak daude. Etxearen sarrerako pasarela batetik sartu baharra dago. Etxera sartu aurretik "portxe" bat dago, espazio ireki bat sabaiarekin. Bertan itsasoari begiratzeko lehioa dago. Etxean sartzean harrera gunea dago eta bertatik etxeko geletara (eskailerak igoz) eta estudiora (eskailerak jaitsi) joateko aukerak daude. Etxebizitzako 1.pisuan sukaldea,jangela, komun txiki bat eta egongola argitsu bat daude. Sukaldea eta jangela bateratuta daude eta hego mendebaldera begiratzen duen portxe bat daukate udan jangela bertara irtetzeako. Egongela aldiz beste aldean dago, orubearen ipar-ekialdean, eguzkitzapena hobeagoa izateko. Goizean eskubiko aldetik argiztatuko litzateke eta arratsaldean eguzkia sartzeko egongelak altuera doble du goiko terraza baino sabai altuagoa dena eta lehioetatik argia sartzen dena. Egongelak aurrealdean eta atzealdean lorategira irtetzeko aukera dauka. Aurrealdean itsasoari begira eguzkia hartzeko lekua da, atzean aldiz portxe bat dago goiko terrazarekin estalia euria dagoenean egoteko. Exeko 2.solairuan 3 logela eta komuna daude L formarekin ekialdera begira, goizeko eguzkia aprobetxatzeko. Bertatik terraza zabal batera ateratzeko aukera dago. Logelek atzealdean leihoak dituzte arratsaldeko eguzkiaz logelak argiztatzeko. Egongelaren atzeko lorategitik goiko terrazara igotzeko aukera dago eskailera batzuen bitartez. Hona hemen proiektuko planoak.
Hona hemen maketaren argazki batzuk.







Espero gustatu izana. Laster arte.

martes, 15 de abril de 2014

Azken proiektua

Azkenaldian tailer integratuko lanarekin aritu gara eta ez dugu bakarkako proiekturik eduki. Aste Santuko oporrekin batera azken proiektua aurkeztu digute oporretan lanean aritzeko eta klaseak astean gutxienez ideia bat edukitzeko. Proiektuarekin hasi aurretik, veste lan bat bidali digute: bi arkitektoren bana etxe aztertu beharra daukagu gero gure proiektuko influentzia bezala erabiltzeko. Beraiek hainbat arkitekto jarri zizkiguten adibide bezala baina nik beste bi arkitekto aukeratu ditut: Adolf  Loos (1870-1933) eta Richard Neutra (1892-1970).

Lehenengoa, Adolf Loos, arkitekto austriarra zen. Garaiko modernistentzat erreferentea izan zen eta funtsezko arkitektoa izan zen mugimendu modernoaren hastapenerako. Arkitektura modernoaren eta arrazionalismo arkitektoaren abiatzaileetakoen artean nabarmendu zen, protomodernotzat eta protoarrazionalistatzat sailkatua da.

Brno hirian jaio zen, egungo Txekiar Errepublikan  1870ean. Ikasketak Reichenbergen hasi zituen eta Dresdengo Politeknikoan amaitu zituen. Ondoren, hiru urte eman zituen AEBan (1893-1896). Chicagoko eskolako razionalismoaren eragina jaso zuen eta Art Nouveauren aurka jo zuen. Modernistekin hika-mikak izan zituen, eta bere kritikaren islada da 1908.ean idatzi zuen Ornament und Verbrechen (Apaindura eta delitoa) edo 1910.ean eraikitako Steiner Etxea Vienan. Lehenengo Mundu Gerra amaitu ostean, Vienako udal arkitekto izendatu zuten eta bi urtetan lan egin zuen ( 1920-22 ). Lanaldi hartan arkitektura soziala sustatu zuen Hoff ereduko etxaldeen eraikuntza sustatuz. Garaiko abangoardia artistikoekin harremanak izan zituen Schonberg, Kokoschka eta Tristan Tzara. Bere obrak apaindura gabekoak eta arras abangoardistak ziren. Loosen ideia radikalek eragin handia izan zuten abangoardista garaikideen artean.
 
Adolf Loosek hainbat eraikin egin zituen baina nire atentzioa Pragan eraikitako Villa Müller (1930)etxebizitza da. Bertan berak defendaturiko ideiak garbi ikusten dira, etxeak kanpotik ez baitu behar apaingarririk, bai ostea barrualdeak. Etxe honen mamia barrualdean dago. Espazioak banatzeko altura desberdinak, eskailerak, ibilbide desberdinak ... erabiltzen ditu. Etxe 2 zatitan banatuta dagoela esan daiteke: bata Müller familiaren etxebizitza da, bere espacio eta eskailerekin; eta bestea etxea zaindu, garbitasunaz eta mantenimenduaz arduratu... egiten duten pertsonen edo langileen espazioak (eskailerak barne etxebizitzan zehar ez ibiltzeko).
 
Etxe honen azterketarako hainbat gauza esan daiteke baina nik garrantzitsuenak aipatu eta argazkien bidez erakutsiko dizkizuet: etxebizitzaren banaketa, pribatutasuna, etxeko ibilbideak sarreratik terrazaraino (bai etxekoena bai bertako langileena), espacio desberdinen altuera banaketak eta egitura, barne-banaketa, leihoak eta leku hezeak (komunak eta sukaldea).
 
Müller familiaren etxebizitza 4 solairutan banatuta dago. Lehenengo solairuan zerbitzuko gelak daude batez ere, baita etxebizitzako sarrera eta harrera tokia eta autoa usteko garajea. 1. pisuan etxebizitzako leku publikoak daude; bertan baitaude egongela, jangela, sukaldea... 2.pisuan familiaren logelak, gobidatuentzako logela eta zerbitzarien logelak daude. Azken pisuaren zati handiena terraza da baina udarako jangela eta egoteko tokia ere bai ditu. Hona hemen, azterketarekin hasi aurretik hainbat plano; oinak, ebaketak eta prespektiba.





Planoen ostean azterketako marrazkiak erakutsiko dizkizuet. Marrazkietan 4 oin agertzen dira, etxebizitzaren laurak. Goian beheko pisua eta 1.solairua daude (ezkerretik eskuinera) eta behean 2. solairua eta azken solairua (ezkerretik eskuinera).

1- Hona hemen etxebizitzaren zatiketa. Kolore berdean familiaren etxebizitza dago, bere eskailerekin kolore laranjaz. Kolore urdinez aldiz, zertzuetako gelak daude beraien eskailerekin, marroiez. Etxebizitzak igogailu bat ere badauka kolore gorriz marraztua. Behe solairuko kolore moredun espazioa garajea da, 2.solairuko kolore arrosa gonbidatuen gela eta azken solairuko zian kolorea terrazarako eskailera.
 


Ikus daitekenez behe solairua zerbitzarientzako pentsatuta zegoen, bertan baitaude galdara gela, arropak garbitzeko espazioa... 1.solairuan familiaren espazioak daude. 2.ean aldiz, familiaren logelak, gonbidatuenarekin eta zerbitzarienarekin konpartituak daude. Azken solairua familiak uda garaian erabiltzeko lekua da.

2- 2.honetan pribatutasuna aztertu dut, Müller familiaren etxebizitzako pribatutasuna alegia. Zerbitzarientzako gelak eta gonbidatuen gela lerro batez irudikatu ditut. Etxebizitzako espacio intimoenak beltzez margoztuak daude eta publikoenak gris argi batez.

Azterketa honetatik ateratako konklusioa da logelak direla etxeko espacio intimoenak. Arritu nauen gauza bakarra da etxebizitza osoak komun bakarra izatea guztientzako 2. solairuan. Arraroa egiten zait etxebizitza handia delako eta lekua baduelako logela bakoitzerako komuna jartzeko.

3-Etxeko ibilbideak aztertu ditut hurrengo marrazkian. Berdez familiakideen ibilbideak daude sarreratik edo garajetik (autoa utzi ostean) terrazaraino. Urdin kolorez zerbitzarientzako ibilbidea dago marraztuta beraien sarretik beraien logeletaraino.

Konklusio bezala esan daiteke Loosek oso zehatz zaindu zuela familiakoen eta beraientzat lan egiten zuten pertsonen arteko espazio eta ibilbideen banaketa. Ikus daiteke bakoitzak bere ibilbide propioa duela, bere eskailerarekin eta soilik 2.pisuan bat egiten dutela familiakoek terrazara joan nahi izanez gero.

4- 4.honetan espazioen altueraren azterketa egin dut. Kolore horitik urdinerako aldaketak erabili ditut maila baxuenetik altuenera daudenak irudikatzeko.

5. Azkenengo honetan eraikinaren egitura eta zonalde hezeak aztertu ditut. Gorriz egiturako elementuak daude (karga hormak gehienak), berdez barne-banaketarako erabili zituen tabikeak eta urdinez hormetan ateratako leihoak. Leku hezeak arrosa kolorez margoztu ditut.

Behe solairuko leku hezeak galdara gela ata garbiketa gelak dira, 1.solairukoa sukaldea eta 2.solairukoa etxeko komuna eta zerbitzarien komuna.

Azterketa honek etxebizitzari buruzko beste ikuspuntu bat eman dit. Loosek alturekin jolastu zuen espazioak banatzeko, etxearen barrualdeari garrantzia emanez eta kanpoa biluzik utziz. Hona hemen Müller etxebizitzaren hainbat argazki.







Loos atzean uztiz bere ikasle baten eraikina aztertu dut, Richard Neutrarena alegia. Neutra arkitekto austriarra zen nahiz eta bere eraikuntza lan gehienak AEBn egin zituen. Loosen eraikuntza eskolan egin zituen ikasketak, bera izanik gehien miresten zuen arkitektoetako bat. 1912 Rudolf Schindler arkitektoa ezgutu zuen adiskidetasun sendo bati hasiera emanez baina hau liskar baten ondorioz apurtu zen. 1.mundu gerran parte hartu zuen eta gerra bien artean hienbat etxebizitza pribatu egin zituen, gehienak Los Angeles inguruan. Zurichen lanean zegen bitartean Gustav Ammannen bulegoan, Alfred Bidermann arkitektoaren alaba ezagutu zuen, Dione eta geroago berarekin ezkondu zen. Hurrengo urteetan zehar hainbat arkitekto ezagun ezagutu zituen, horien artean Mendelsohn, Sullivan eta Frank Lloyd Wright.

Neutrak etxebizitza pribatu ugari egin zituen, horietako asko prisu gutxikoak baina azalera handia hartzen zutenak. Horietako bat hautatu dut, Kaufmann etxea alegia, Californiako desertuaren erdian dagoena. Etxearen zati garraztzitsuena solairu bakar batean dago. Etxebizitzak lau adar dituela esan daiteke, zonalde garrantzitsuenaren inguruan. Adarbatean logela printzipala dago, 2.ean garajea, bestean gainerako logelak eta sukaldea, eta azkenengoan gobidatuen logelak. Goiko solairuan veste etxebizitza bat bezala egina dago, behekoaren independientea. Etxeak gainera igerileku bat eta spa dauka, desertuaz inguraturik. Hona hemen oinaren planoa. Ezkerraldekoa 1.pisua da, bestearen gainean dagoena.


Etxe honen azterketarako 3 gai landu ditut: pribatutasuna, zonalde erabilienak eta egitura eta leku hezeak.

1-Lehenengoan pribatutasuna lantzerakoan kolore beltz eta grisak erabili ditut. Beltza espacio pribatuenak dira eta gris argiak publikoak.
Ikus daitekenez zonalde pribatuenak komunak dira, logela bakoitzak berea baitauka eta onderan logelak datos, bai garrantzitsuena bai gainerakoak (gonbidatuenak barne). Lekurik publikoena egongela da.

2-Ondorengo honetan zonalde erabilienak adierazi ditut. Gorria da gehien erabilitako lekua, ondoren laranja, horia eta verdea. Kolore urdinekoak spa eta igerilekua dira.

Etxearen erdigunea da geihen erabiltzen den lekua, egongela alegia eta adar bakoitzean Aurrera egin  ahala gutxiago erabiltzen diren eta pribatuago diren espazioak daude.

3-Azken honetan egitura aztertu dut, lehenengoan bezalaxe gorria egitura, verdea barne-banaketa, urdina kristala eta arrosa leku hezeak dira.

Leku hezeak komunak eta sukaldea dira.

Etxebizitza hau gune central baten inguruan eraikita dagoela esan daiteke. Bertatik, egongelatik, beste espacio guztietara joateko adarrak hazten dira. Hona hemen etxearen hainbat argazki.



BI arkitekto garrantzitsu hauen eraikin bana aztertu ostean proiektuarekin buru belarri hasi beharra daukagu. Oraingo proiektua (ikasturteko azkena) etxebizitza bat egitean datza hondarreta hondartzara begira dagoen lurzail batean. Lurzaila lehenengo lerroan dago eta bertan Carvajal arkitekto ospetsuaren eraikin bat egon zen. Gaur egun aldiz, lurzaila hutsik dago eta gure eginbeharra bertan etxebizitza bat egitea da 150m^2 ingurukoa. Etxebizitzak egongela, sukaldea, 3 logela, jangela... Baita 2 autorentzako garajea eta 50m^2 inguruko arkitektura estudio-tailerra. Hona hemen Carvajalen etxearen hainbat argazki eta gaur egungo egoera.


 
 
Bueno, nahikoa da gaukoz. Proiektua gorputza hartzen doan bitartean blogean aurrerapenak idazten joango naiz. Gero arte.
 

martes, 25 de febrero de 2014

Txabola/ etxe PASIEGOA

Azken bi aste hauetan txabola pasiego bat birmoldatzea tokatu zaigu bere esentzia galdu gabe. Txabola hauek Kantabriako mendiguneetan aurkitzen dira eta eskuragarri dauden materialez eginak daude: harria hormak egiteko, egurra solairu eta zutabetarako eta pizarra moduko harro horizontal eta fina teilatua egiteko. Txabola hauek hartzainen bizileku izaten ziren urtaro batzuetako une batzuetan. Etxe hauek bi pisu izaten zituzten. Beheko pisua baxua izaten zen, animaliak sartzeko soilik. Goiko pisuan aldiz, hartzainaren "etxebizitza" egoten zen. Bi pisuren artean ez zen konexiorik egoten.

Gure proiektuan txabola bat aukeratu eta birmoldatu beharra geneukan. Nik San Roque de Riomiera herriaren alboan dagoen txabola bat aukeratu dut. Aldaketa handienak barne konexioan, lehio batzuk irekitzean argi gehiago sartzeko eta altura bitako zonalde bat egitea izan da. Hona hemen kokapena, hasierako bozetoak, axonometriak eta planoak.







Planoez aparte maketa bat ere egin beharra izan dugu 1/50 eskalan.









Espero gustatu izana. Datorren astean tailer integratuarekin hasten gara eta 5 aste izango ditugu proiektua burutzeko. Hala ere, pausoak igotzen joango naiz. Laster arte.